XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

17.- Kristo bezala, pobre bizi nahi dugu.

Bizitza aurrera ateratzeko ta anaiekin parte hartzeko lana egin.

Ondasunak alkarrentzako jartzean, aberastasunenganako loturak etetzen ditugu Jainkoagan osorik oinarritzeko.

Norberaren nahiz taldearen pobretasun testigutza ta behartsuekin dugun alkartasuna, desberdintasunaren aurka ta konsumo gizarteak sortu dituen bidegabekerien kontra hartu dugun kompromisoaren adierazpide dira.

Gure bizitza soila izango da ta eratsua.

Komunidadeak batasun seinale bezala ondasunak alkarrentzako ipiniaz, bata besteentzako laguntza izango dira.